XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erropak garbitzeak ere arduratu zituan espiriturik ilustratuenak, ahal zanik eta urik garbiena erabiltzeko aholkuak emonik gaiso nahasterik egon ez zedin.

Uri edo auzo garbileku ugari eraikiko dira XIX. mendean zehar edonon.

Edateko askaren eran, erropak garbitzekoak iturritik kanal txiki batetik datozan gainezkako urak erabiltzen ditu.

Askotan iturri ondoan dago baina arean urrunduta ere egon daiteke eta, sarri, estalita.

Hauxe da sarri askotan uraren ibilbidea: iturria-edateko aska-garbilekua; Bizkaian gauza arrunta izan ez arren ura, azkenean, ortuak bustitzeko erabilten zan.

Esan dogunaren adibideak jartzearren hona hemen lagunentzako edateko iturriak: Santiagokoa eta Iturribidekoa Bilbon, Balmasedako San Severino plazako biak, Orduñako Antiguakoa etabar...; iturriotan abereak ezin leikie urik edan.

Bilboko El Perro kalekoa, Otxandioko plazakoa, Lekeitioko Atekoa... eta elizateetako auzotegietako gehientsuenak.

Iturri-garbileku zehatzak Elorrioko Berriozabaletakoa eta Berriokoa eta Sopuertako Llanokoa ditugu.

Uretarako beste iturri mota bat dago, nahiz eta bereziegia izan ez.

Portuetako itxasoko ontziak hornitzekoa (Ondarroa, Bermeo), pantailan eta askarik gabe gehienetan, baina upelak edo bestelako tramankuluak betetzen diran artean tresnok kokatzeko plataforma altuarekin.

Honelaxe pentsatuta egoan Luis Parel-ek plaza nagusi zaharrerako diseinaturikoa; gaur egun Atxurin dago.

Mandazainen iturriak galduta dagoz gehien baten gaur egun.

Aipatu ditugunetariko batzuk Lekeitioko Atekoa Durangorantz joazan mando eta astoak urez hornitzeko pentsatu zan Lekeitiotik urtetean.

Ugao-Miraballesen mandazainak bere kalidade eta ugaritasunagaitik goratzen eben garrantzizko iturria egoan; ordez, gutxi zapaltzen zan bideaz zer ikusirik ez eukana ezarri zan XIX. mendean.

Mandazaintzako iturri da Aulestikoetariko bat baita Bizkaiko beste batzuk ere.

Iturriotan behin behinekoa da aska sakona eukitzea animalia handiak edan ahal izateko.

Gorago behin baino gehiagotan aipatu da garbi zaletasuna.

Gogamenok beste esparru bat aurkitu eben janariei, batez ere okela eta arrainari, dagokien guztian; hiltegiak, okeldegiak eta arraindegiak eratzen dira, bakoitza bere aldetik, leku osasuntsuetan, estalita eta ur korronte eta guzti.